XIII. Usategietako igoera eginen dute larunbatean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 21a, 20:00
Iaz 25 parte hartzaile izan ziren Usategietako igoeran.

Auto lasterketak gustuko dituztenentzako urteko hitzordu garrantzitsua hurbiltzen ari da. Malerreka Motorsport eskuderiak eta Etxalarko Gaztik taldeak antolatuta, larunbatean, hilaren 25ean eginen dute XIII. Usategietako igoera. 

NA-4400 errepidean eginen dute lasterketa eta parte hartzaileek 4 kilometro eta 450 metrotako ibilbidea osatu beharko dute. 

Larunbatean, 13:30ean izanen da errepide mozketa eta 14:30ean hasiko da entrenamenduen lehenengo txanda. Entrenamenduen bi txandak bukatu ondotik, bi manga jokatuko dituzte. 

Ilunabarrean sari banaketa eginen dute herriko plazan, eta ondotik irekiko dute berriz ere errepidea. 

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete aurten ere laguntzaile izanen diren guztiei. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun