Larhun mendia garbituko dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 15:00

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, larunbatean, hilarean 25ean Larhun mendia garbitu eta bertako kristalak kenduko dituzte Beran. 

09:00etan paratu dute hitzordua Landagañetan, eta handik Zizkuitzera joanen dira oinez. Zizkuitzen hasi eta Larhunera bitarteko eremua garbituko dute, Berako Mendi Maratoi Erdiko igoeraren ibilbidetik. 

Eskularruak eta nabalak eramatea gomendatu dute, kristalak aunitzetan lurrean txertatuta egoten direlako. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun