Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko hitzordua izanen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 28a, 13:00

Apirilaren 16an, igandea, eginen dute Berako Maratoi Erdiaren XVII. edizioa. Horren aitzinetik, ordea, urtero bezala ibilbidea ezagutzeko aukera emanen du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak

Igandean, hilaren 2an paratu dute hitzordua 09:00etan Toki Ona Kiroldegiaren aitzinean eta ibilbide osoa eginen dute Manttaleko lasterkariekin batera. 

Apirilaren 16an eginen dute lasterketa eta Mendi Maratoi Erdiaz gain, gazteentzako Gazte Trail eta Txiki Trail lasterketak ere antolatu dituzte aurten Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldeak eta Gure Txokoa Elkarteak.

Gazte Trail lasterketan 2005ean eta 2006an jaiotakoek parte hartzen ahalko dute eta 10,2 kilometrotako eta 380 metroko desnibela izanen du lasterketak. Txiki Trailari dagokionez, 2007an hasi eta 2010 bitartean jaiotako haurrentzako izanen da, eta 5,9 kilometro eta 242 metroko desnibela duen lasterketa egin beharko dute. 

Hiru modalitatetan izena emateko aukera irekia dago, eta esteka honen bidez egin behar da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun