'En la sangre' liburuaren aurkezpena ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 21a, 09:00
Susana Rodriguez Lezaun idazlea aurkezpenean izanen da.

Susana Rodriguez Lezaun idazleak ' En la sangre' liburua aurkeztuko du ortziralean, martxoarean 24an, 18:00etan, Berako Liburutegian. Marcela Pieldebolo inspektorea protagonista duen bigarren liburua da 'En la sangre', eta Beran girotuta dago. Harper Collins argitaletxeak, eta Berako Igone liburu dendak antolatu dute solasaldia eta gaztelaniaz izanen da.   

Sinopsia

Marcela Pieldelobo inspektorea Iruñeko polizia-etxeko nagusien jomugan dago oraindik, Opus Deiko familia boteretsu batekin lotutako hilketa hirukoitz kasu baten ebazpenean izandako irregulartasunen ondotik.

Polizia Nazionalak narkotrafikoaren aurka infiltratutako agenteekin egindako operatibo bat zaildu egin da Elur Amezaga gaztea Beran, Nafarroako herri txiki batean, hilda agertu denean. Elur poliziaren isil-mandataria da eta herriko buruzagi abertzale baten neska-laguna, eta, itxura guztien arabera, Marcelaren lagun Fernando Ribas inspektorea da heriotzaren erruduna —duela hamar urte baino gehiago Polizian sartu zenean inspektorearen maitalea eta aholkularia zen—, baina Marcelak ez du uste Ribas polizia ustela zenik.

Gertatutakoa argitzeko prest, inspektoreak ez ditu aintzat hartzen ez xantaia anonimoak, ez polizia-kidegoen oharrak, ezta ingurune abertzalearen mehatxuak ere, ez baitu drogekin lotutako kasu batean inplikatuta egon nahi. Bertze behin, bere senari jarraitu eta erlojuaren kontrako ikerketa arriskutsu bat hasiko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun