09:00etan paratu dute hitzordua Ibardingo aparkalekuan. Bertatik, itzuliarekin hasteko Batzarlekura joanen dira, handik Xoldokogain aintzirara, gero Xoldokogain mendira, Osingo lepora, Zigorriagara, Manttalera eta berriz ere Ibardinera itzuliko dira. 12 kilometrotako ibilbidea izanen da, eta 600 metroko igoera izanen du.
Itzuliari bukaera emateko Mendiko Sagardotegian bazkaria izanen dute. Mendi itzulira edozein joan daiteke, baina bazkarira joateko ortzeguna baino lehen eman beharko da izena. Izena emateko hiru manera daude: agerramendi@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea, Instagramera mezu pribatu bat bidaltzea edo 647 29 61 04 Whatsapp zenbakira idaztea.