Ehun dantzari ttiki baino gehiago bildu ditu Tantirudantza jaialdiak Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 20a, 09:00

Hiru urtez ospatu ezinik egon ondotik, ohiko formatura bueltatu da aurten Tantirumairu Euskal Folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia. Larunbatean ospatu zuten Lesakan eta Tantirumairu dantza taldeko ttikiekin batera, Oiartzungo Haurtzaro, Zumaiako Dantza Eskola eta Herrerako Herri Ametsa taldeko dantzariak karrikaz karrika ibili ziren. Gero, eguerdi partean, Lesakako dantzari ttikiek dantzatutako Zubigainekoa ikustera elkartu ziren denak eta, azkenik, plazan, jaladia eskaini zuten talde guztiek. Etxez etxe banatu eta bazkaldu ondotik, arratsaldean Txorotxarangaren musika izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun