Jon Abril eta Ainhoa Larretxea beratarrak biharko 'Artefaktua' saioan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 17a, 16:30

Jon Abril idazle beratarra ETBko Artefaktua saioan izanen da bihar, Isildutako eskuak liburuari buruz solasean. Joan den urtean Tene Mujika Saria irabazi zuen hamalau protagonista dituen emakume langileen bilduma honek. Gainera, kazetaritzan eta Ahalduntze Bertso Eskola Feministan aritzen den Ainhoa Larretxea beratarra ere saioan izanen da, bertsolaritzaz eta emakumeen egoeraz solastatzeko. Bihar 12:50ean ETB1ean emanen dute saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun