Hasteko Goinerreko langilea den Ainhoa Lantzek Goinerren inguruko azalpenak eman zituen: zergatik sortu den, egiten duen lana... Ondotik, Santi Otxoa de Eribek elektrizitate faktura ulertzeko gakoak azaldu zizkien bertaratutakoei.
Solasaldia bukatzeko Energia Berriztagarrien Komunitateez aritu ziren solasean, eta oroitarazi zuten martxoaren 30ean, ortzeguna, Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko bilera irekia eginen dutela Beralandetan 19:00etan.