D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak’ filma emanen dute martxoaren 19an Lesakan

'D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak' filma eskainiko dute igandean Harriondoan.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzaz antolatu dute igandean 17:00etan Harriondoan

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, zinema euskaraz emanaldia martxoaren 19an, igandean 17:00etan izanen da Harriondoa Kultur Etxean. Zehazki, D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak emanen dute, adin guztietarako egokia den filma. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun