Etxalarko Turismo Bulegoan 2023ko Aste Santuan (apirilaren 6tik 10era) eta udan (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra) aritzeko langilea behar da. Turismo bulegoko lanetik kanpo, ordubeteko bisita gidatuak ere egin beharko ditu. Interesatuek curriculuma aurkeztu beharko dute herriko etxean martxoaren 27ra bitarte.
Turismo Bulegoko Aste Santuko ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izanen da eta udakoa asteartetik ortziralera 17:00etatik 19:00etara eta larunbat eta igandetan 10:30etik 13:00etara (astelehenak itxita). Ordubeteko bisita gidatuak ere egin beharko ditu turismo bulegoko lanetik kanpo, ordu batekoak: Aste Santuan egunero 13:00etan eta udan, asteartetik ortziralera 19:00etan eta larunbat eta igandetan 13:00etan. Pertsonako 3 euro ordainduko dira eta irabaziak turismo langilearentzat izanen dira.
Interesatuek curriculuma aurkeztu beharko dute Etxalarko udaletxean eta horretarako hondarreko eguna martxoaren 27a izanen da. Izena ematen dutenei elkarrizketa eginen zaie.