Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak martxoaren 19an azoka antolatu du Lesakan. Lesakako plaza inguruan zenbait postu paratuko dituzte eta igandean 10:00etatik 14:00etara gozoak, kosmetika naturala, egur tailak, eztia, bitxiak, arropa, gazta, barazkiak eta bertze hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.