Bilerak otsailaren 23an egin zen bertze bilera bat du oinarri. Egun horretan, Berako merkataritza eta turismo sektoreko hainbat eragile elkartu ziren, merkatariak, landetxeak, ostatuak… Udalak «hagitz positibotzat» baloratu zuen bilera, parte hartze handia izan zelako, eta Beran sektore honen inguruan hausnartzeko balio izan zuelako.
Ondorioz, merkataritza eta turismo batzordea eratzea erabaki dute. Batzorde honetan gai honen inguruan lan egin nahi duen edonork partu hartu dezake. Udalak batzorde honetan proposatzen diren egitasmoak sustatuko ditu, eta helburua herriko eragile eta administrazio publikoaren arteko elkar lana sustatzea da.
Astearteko bileran hauek izanen dira landuko dituzten gaiak:
- Eskualdeko merkataritza Erakarpen eta Antolamenduko plana.
- Landa-eremuetako merkataritza-jarduerari laguntzeko Next Generation diru laguntzak.
- Herriko turismo bulegoaren kudeaketa, eta turismo eskaintza.
- Herriko merkataritza sustatzeko egitasmoa. Establezimenduen mapa, diagnostikorako inkestak…