'Ganbara' antzerkia ikusteko aukera izanen da larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 18:00

Markeliñe konpainiak 'Ganbara' antzerkia eskainiko du larunbatean Beran 19:00etan Kultur Etxean. Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri zikloaren barreneko ekitaldia izanen da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Agara prentsan 7 euroan. 

Sinopsia

Ganbara lanak, baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Autosufizientziak, lana sortzen zuen bizitzeko modu bat. Bertan etxea (pertsonak, uzta eta animaliak harmonian bizi ziren bizitzako eta laneko batasun espazioa) identitatearen ikono nagusi gisa agertzen dira. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina ere bada obra. Familiaren baserria saltzeko ideiak erdi lotan zeuden sentsazioak, jadanik gurekin ez daudenen oroitzapenak eta baserri munduko soinuak pizten ditu. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren oroitzapena galtzeko beldurra. Sustraietara egindako bidai emozional honetan, iragana gogoratuko dugu, etorkizunari aurre egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun