Etxalarko Lurriztiederra auzoan jabe ezagunik gabeko ahuntzak agertu direla eta, «Nafarroako mendiko ondarea babestu eta garatzeko araudiarekin bat etorriz», horiek menditik erretiratzeko martxoaren 29ra bitarteko epea eman du udalak, bando bidez. Epe hori bukatutakoan, abere horiek animalia basatzat hartuko dira eta ehizatzen ahalko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!