Josetxo Ezkurraren omenezko txapelketako kadete mailako lehen jardunaldia gaur arratsaldean jokatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 08:00
Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dute kadeteek gaur arratsaldean. Igandean ezin izan zuten egin hezetasunagatik.

Igandean jokatzekoa zen, baina hezetasunagatik bertan behera utzi zuten

Josetxo Ezkurra zenaren omenez hogeita hamabigarren urtez pilota txapelketa antolatu du Doneztebeko Erreka elkarteak buruz buru. Igandean jokatu zituzten kategoria gehienetako lehen jardunaldia, baina kadeteek Lesakan jokatu beharreko partidak bertan behera utzi zituzten, frontoiko hezetasunagatik. Martxoaren 16an, ortzegun arratsaldean jokatuko dituzte.

Lesakan, martxoaren 16an, ortzegunean 18:00etan

GAZTETXOAK-KADETEAK

  • Aiert Uria (Abantzu) – Manez Olaiz (Oiarpe)
  • Aitor Karrera (Zazpi Iturri) – Loitzate Goñi (Bortziriak)
  • Haritz Etxabe (Bergara) – Inhar Iparragirre (Behar Zana)
  • Ander Azanza (Zugarralde) – Oier Izagirre (Ataun)
  • Unax Bereau (Arkupe) – Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera)
  • Aetz Lopez (Ataun) – Martin Gastesi (Aranpilota)
  • Aimar Sanchez (Berriozar) – Aitor Etxeberria (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun