Ipar martxa probatu nahi dutenendako hastapen ikastaroa antolatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 20:00

Duela hiru urte ere egin zuten ipar martxa ikastaroa Lesakan.

San Fermin erretiratuen elkartearen eskutik eginen dute martxoaren 25ean, baina hilaren 22ra bitarte eman daiteke izena

Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak, udalaren laguntzarekin, ipar martxa hastapen ikastaroa antolatu du martxoaren 25ean, larunbatean 10:00etatik 13:00etara Harriondoan. Txartela erretiratuen ostatuan erosteko azken eguna martxoaren 22a da eta San Fermin elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 35 euro. 

San Fermin elkartetik jakinarazi dutenez, irakasleak eramanen ditu makilak, eta ikastaroan parte hartzen dutenek, berriz, oinetako eroso eta arinak, arropa erosoa eta motxila ttiki bat (ura) eraman beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun