M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Igantzin ere emakumearen egunean karrikara

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 13a, 16:30

Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna izaki, igantziarrek gogoan izan zuten eguna. Egun berean bi mobilizazio egin zituzten: eguerdian lehenbizikoa eta arratsaldean bertzea. Ortziralean, berriz, Amatasunak feminismotik solasaldia izanen dute.

Goizean elkarretaratzea egin zuten herriko etxearen aitzinean eta arratsaldean herrian barna ibili ziren. Horrez gain, ortziralean Amatasunak feminismotik solasaldia antolatu du Bortzirietako Berdintasun Batzordeak. Herriko etxeko goiko solairuan 18:00etan izanen da, Parean elkartearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun