'Faktura elektrikoa murrizten' tailerra eginen dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 13a, 11:00

Energia ereduari buruz hausnartu eta burujabetza energetikorantz urratsak eman nahi dituzte Beran, eta horretarako udalak sustatuta, partaidetza prozesu bat hasiko dute Energia Berriztagarrien Komunitate bat sortzeko. 

Energia komunitate bat zer den ezagutarazteko solasaldia izanen dute martxoaren 30ean, baina horren aitzinetik, ortzegunean, argiaren faktura ezagutzen izeneko ikastaroa izanen da. 19:00etan izanen da Beralandetan eta  faktura eletrikoa ulertu eta murrizten erakutsiko dute Goienerreko teknikariek.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun