MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETA

Euskal Herriarentzako zilarrezko bi domina lortu dituzte Beti Gazteko tiralariek nazioarteko lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 20:10

Basque Country ordezkatu duten Beti Gazteko tiralariek zilarrezko dominekin. Argazkia: Ana Errandonea.

Klub artekoan urrezko domina bat eta zilarrezko lau lortu ondotik, Beti Gazteko tiralariek Basque Country, Euskal Herria ordezkatzen hasiak dira munduko sokatira txapelketako nazioarteko lehian. 680 kiloko lehiara ez dute talderik aurkeztu, baina emakumeen 500 kilokoan eta gizonezkoen 600 kilokoan, klub artekoan bezala, finalera sailkatu, baina zilarrarekin konformatu behar izan dute.

Emakumeen 500 kilokoan, klub artekoan bezala, nazioartekoan ere Txina Taipei izan da txapeldun eta, Euskal Herriaren ondotik, brontzea Txinak eskuratu du.

Gizonezkoen 600 kilokoan ere, klub artekoan bezala, Ipar Irlanda nagusitu da eta Euskal Herriaren ondotik, Txina Taipei izan da hirugarren.

Gaurjokatuko da nazioarteko txapelketaren bigarren jardunaldia. Beti Gazteko gizonezkoek 640 kilokoan ariko dira goizean eta talde mistoa arratsaldean. Gizonezkoen 560 kilokoan, aldiz, Gaztedik ordezkatuko du Basque Conutry, beraiek izan baitziren Euskal Herriko txapeldun, nahiz eta munduko txapelketan Beti Gazte suertatu den txapeldun kategoria honetan, bizkaitarren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun