Gaixotzen gaituzten emozioei buruzko solasaldia izanen dute martxoaren 11n Lesakan

Gaixotzen gaituzten emozioak ezagutzen eta kudeatzen laguntzeko solasaldia emanen du Neli Yancik larunbatean Lesakako liburutegian.

Neli Yanci izanen da hizlari larunbatean 18:00etan liburutegian

Gaixotzen gaituzten emozioak; ezagutzen ahal dituzu? Ikasi nola kudeatu goiburupean solasaldia eskainiko du osasun holistikoan aditua den Neli Yancik martxoaren 11n, larunbatean 18:00etan liburutegian. Beti Gaztek antolatu du solasaldia, Argi-leku bioeskolaren laguntzarekin eta Lesakako udalaren babesarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun