Hiru urteren ondotik, Tantirudantza jaialdia martxoaren 18an ospatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 07:00

Tantirudantza jaialdia 2015ean.
  • Herriko dantzari ttikiez gain, Oiartzun, Zumaia eta Herrerakoak ibiliko dira.
  • Hiru urtez ospatu ezinik egon ondotik, ohiko formatura bueltatuko da Tantirumairu Euskal Folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia martxoaren 18an, Lesakan.

Oiartzungo Haurtzaro, Zumaiako Dantza Eskola eta Herrerako Herri Ametsa taldeko dantzari ttikiak karrikaz karrika ibiliko dira 11:00etan hasita eta eguerdian Zubigainekoa dantzatuko dute herriko dantzari ttikiek. Gero, denak batera emanaldia eskainiko dute plazan. Bazkalondoan, 17:30ean Txorotxaranga ariko da plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun