Berako bestak antolatzeko bigarren bilera eginen dute astelehenean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 10a, 15:30
Martxoaren 13an, 18:00etan izanen da bigarren bilera.

Abuztu hasieran izaten dira Berako San Esteban bestak, baina, dagoeneko hasiak dira antolaketa lanetan. Otsaila bukaeran egin zuten lehen bilera, eta astelehenean, hilaren 13an eginen dute bigarrena. 18:00etan elkartuko dira Kultur Etxeko erakusketa gelan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun