Joan den urteko ekitaldi berdintsuak eginen dituzte aurten ere. Bazkide kuotak eguneratzearen eta igotzearen alde ziren bazkide batzuk, baina gehiengoa mantentzearen alde agertu zenez, iazko kuota bera ordaindu beharko dute. Gainerako puntu guztiak aho batez onartu ziren.
Zuzendaritza batzordean aldaketa batzuk
Zuzendaritza batzordean ere izan ziren aldaketa batzuk. Honela, idazkaritzan, Xabier Iribarren Telletxea eta Alberto Muruzabal Lorea sartuko dira, Modesto Maia eta Lourdes Danborienaren ordez eta Paola Oskoz Mazizior izanen da komunikazio arduradun berria, Olaia Otxotekoren ordez. Lehengo taldetik lanean segituko dute Ander Abuin Yepes lehendakariak, Nora Eneterreaga Etxepare lehendakari orde eta instalazio eta material arduradunak, Idoia Sunsundegi Irigoien diruzainak, Argiñe Ordoki Urkixo kirol koordinatzaileak, eta Amaia Telletxea Mendigutxia eta Alaia Altzugarai Legazkue kultur koordinatzaileak.