Kirola eta aisia uztartzen dituen egitura honek haurrentzako jostaleku bezala balio izateaz gain, bizikletan edo patinetan ibiltzen ikasteko leku bat da. Helduentzako ere entrenamendurako pista bat da, bizikletaren kontrolean eta teknikan sakontzeko. Herrian zaletasun handia dago eta kirol hauen zaleendako, Bizibide proiektuko XC eta Enduro modalitatetako ibilbideak, Harriondoa atariko skate park-a eta Iraingo trial pista osatzen dituela erran daiteke.
Instalazioaren kostua 95.805,60 eurokoa da, eta gastu hau ordaintzen laguntzeko Cederna Garalur garapen agentziak 50.000 euroko diru-laguntza eman du, PDR diru-laguntzen bitartez.