Urtero bezala, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela oroituz, elkarretaratzea egin dute aranztarrek eguerdian herriko plazan. Eskolako lagunekin batera, hainbat herritarrek bat egin dute hitzorduarekin. Bertzeak bertze, berdintasunaren aldeko eta Nahi dudana izanen naiz! bezalako mezuak zabaldu dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.