Otsailaren 28an, Mikel Baztan hurbildu zen eskolara eta mendiaren inguruko hitzaldia eman zien LHko 5. eta 6. mailako ikasleei. Mikel Baztan jasangrritasun teknikaria eta eskualde berdeen disainatzailea da. Ingurumen ikuspegitik, jardueraren atal pedagogikoarekin zuzendaria ere izan da.
Bi saio egin zituzten Baztanekin. Lehenengo saioan, zuhaitz motei eta mendiari buruz aritu ziren, beren ezaugarri eta funtzioak azalduz. Kutxa sorpresa baten bidez, ikasleek mendiko hainbat ezaugarri ezagutu zituzten. Bigarren saioan, aldiz, zuhaitzen landaketek gizartean kolektiboki zein norbanakoentzat duten garrantziaz aritu ziren.
Biharamunean, martxoaren 1ean zuhaitz landaketa egin zuten Arregi parajean. Bertako 80 haritz landatu zituzten LH 5. eta 6. mailako ikasleek. Ikasleak, irakasleak eta hainbat guraso oinez joan ziren landaketa tokiraino beraien aitzur eta guzti. Lan ederra egin zuten zuhaitz guztiak landatzen, eta bukatu ondotik indarrak berreskuratzeko gosari ederra egin zuten. Mendi landaketan udaleko basozaina, eta udaleko nahiz Rural Kutxako ordezkariek ere parte hartu zuten.
Berako ikasleek, hirietako ikasleekin alderatuz zuhaitzen eta naturaren ezagupen maila handiago dutela nabarmendu dute ekimenaren antolatzaileek, eta ikasleek jarduera guztian zehar jarrera eta motibazio ezin hobea izan zutela.