M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Zaintza ardatz hartuta tertulia eta kontzentrazioa eginen dituzte bihar Lesakan

Euskal Herriko mugimendu feministaren bat eginez, zaintza izanen dute ardatz aurten Lesakan martxoaren 8an. 

Martxoaren 8an, asteazkena, 18:00etan berendua eta txokolate jatea eginen dituzte, eta ondotik eztabaidan arituko dira zaintzaren inguruan: Zaintza lanak nork egiten dituen, nor den zaindua... Hori izanen dute abiapuntu. Gainera, zaintza lanak gaitzar hartuta egindako meme lehiaketako irabazlea zein den ere aukeratuko dute. 

Ondotik, 20:00etan, elkarretaratzea eginen dute Zaintza denen ardura da lelopean.

Martxoaren 11n, larunbatean, aldiz, poteoa eginen dute 19:00etan Arranon hasita, eta ondotik 21:00etan emakume* afaria izanen dute Kasinon. Txarelak Telletxean eta Izarra okidengian erosi daitezke 25 euroren truke, eta biharkoa da erosteko azken eguna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun