Ibilbidea aitzineko edizioetakoa izanen da. Herriko plazatik abiatu eta Zepurura (715 m) igo beharko dute lasterkariek. Illurdi (1.072 m) izanen dute hurrengo tontorra eta Ekaitzatik (1.040 m) eta Ibintzatik (1.032 m) pasatu beharko dute gero. Handik Oilargatara jaitsiko dira (660 m) eta herrirako bidea hartuko dute. Plazara ailegatu aitzinetik Arruzpin barna igo beharko dute herrira.
Izena ematea irekia da dagoeneko, eta apirilaren 18a bitartean izanen da irekia. Informazio gehiago nahi duenak ekaitzaelkartea@gmail.com helbidera idatzi dezake.