M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Martxoaren 8ko ekitaldiak prest dituzte Igantzin

Mobilizazioez gain, solasaldi bat izanen da Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira

Igantziko mugimendu feministak bi mobilizazioa antolatu ditu martxoaren 8an herrian. Lehenego elkarretaratzea eginen dute udaletxean 12:00etan. Arratsaldean, berriz, mobilizazio girotua izanen da herriko karriketatik barna, 19:00etan udaletxeko arkupeetatik abiatuta.

Honez gain, martxoaren 17an, ortziralea, 'Amatasunak feminismotik' solasaldia antolatu du Berdintasun Batzordeak. Udaleko goiko solairuan 18:00etan izanen da solasaldia, Parean elkartearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun