'Ilargirantz eskailerak' Josu Goiak egindako eskultura Etxalarko herri sarreran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 6a, 08:00

'Ilargirantz eskailera' izeneko eskultura Josu Goiak egin zuen Karmen eta Arantxa bere Etxalarko lagunendako. Orain, Karmen Galan Salaberriak herriari eman dio dohaintzan eta udalak Larraburu ondoan paratu du. Pasa den larunbat eguerdian, eskulturaren eskualdatzea formalizatzeko, ekitaldi xume bat egin zuten Goiaren eta Galanen lagunak ziren txistulari taldearekin, lagunekin, Josu Goiaren familiakoekin eta udal ordezkariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun