Aste Santuan turismo bulegoan aritzeko lanpostu deialdia publikatu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 16:00

Interesa dutenek eskabidea martxoaren 17ra arte aurkezten ahalko dute udaletxeko erregistroan edo postaz bidalita

Berako Udalak Aste Santuan turismo bulegoan aritzeko lanpostu baten deialdia zabaldu du. Kontratuak 14 eguneko iraupena izanen du, apirilaren 3tik 16ra bitarte, eta hautapen proben bitartez aukeratuko dute.

Izangaiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte aurkezteko:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko herrialde baten nazionalitatea edukitzea edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.
  • 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez gainditzea.
  • Batxilergoko edo Lanbide Heziketako 2. mailako titulua izatea, edo horien baliokidea
  • Lanpostuaren eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.
  • Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea.
  • Euskarazko C1 mailako titulua edo baliokidea.

Eskabideak Berako Udaletxeko Erregistroan aurkezten ahalko dira martxoaren 17ko 13:30era arte. Posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean izan beharko du postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, eta udalari jakinarazi beharko zaio posta elektronikoz (bera@bera.eus) aurkezteko epearen egun eta orduen barrenean.

Deialdiko baldintza guztiak eta eskabidea ikusteko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun