Literarte jaialdiko emanaldia izanen dute martxoaren 9an Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 7a, 08:00

Lesakako liburutegian eginen dute Literarte jaialdiko emanadia.

Literatura eta antzerkia uztartzen dituen Literarte jaialdiko emanaldia izanen da martxoaren 9an, ortzegunean 18:30ean, liburutegian. Ana Maestrojuánen zuzendaritzapean, lau libururen inguruko lau istorio landuko dituzte taularatze bakarrean.

Nafarroako lau irakurle klubetan irakurri dituzten lau liburu oinarri hartuta, lau antzerkigilek lau testu berri sortu dituzte obra bat osatuz. Juana Tallónen Rewind, Rosa Monteroren La ridícula idea de no volver a verte, Irene Vallejoren El infinito en un junco, eta Miguel de Unamunoren La tía Tula dira oinarrian dauden lanak. Lau dramaturgia horiek kontuan hartu eta kontatzeko istorioak lana osatzen dute, bizitzan benetan balio duten (“kontatzen” duten) istorioak daudelako. Ordubeteko antzezlana, eta bukaeran bertaratutakoekin solasalditxoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun