Arbolaren Eguna martxoaren 1ean egindako landaketekin borobildu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 14:00

Beti Gaztekoen laguntza izan zuten Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleek landaketak egiteko.

Azken urteetan bezala, Arbolaren Eguna bi egunetan banatu du aurten ere Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren, Irain eskola publikoaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntzaz. Otsailaren 11n egin zituzten lehenbiziko lanak Gardelkopagoeta inguruan eta eremua garbitzen, piketeak sartzen eta zerrakurak egiten aritu ziren. Bigarren saioa otsailaren 23an egitekoa zuten, baina landaketa lanak eguraldiak baldintzatzen dituenez, azkenean asteazken honetan, martxoaren 3an egin dituzte.

Irain eskolatik eta Tantirumairu ikastolatik goizean oinez abiatu ziren ikasleak eta Beti Gazteko laguntzaileekin hanbat zuhaitz landatu zituzten Gardelkopagoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun