Paco Pozo Diaz Euskal Herriko Akuarelista Elkarteko kidea da eta akuarelaz ez ezik, olioz margotutako lanak ikusgai paratuko ditu. Europa eta Amerika barna egindako bidaietan egindako apunte eta koadroak ditu.
Irati Morenok 2022an egin zuen bere lehen eskultura, Azkaraten egindako Azken Muga jaialdirako. Armin aurkeztuko duen Bihotzeko bertigoa erakusketarako berak sortutako olerki batean oinarritu da. Bere lanean zenbait material (pinturak, margotutako papera, aluminioa…) erabiltzen ditu eta, naturaren garrantzia azpimarratzeko, beti izaten du, hosto, adaxka, lore edo sustrairen bat sartua.