M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Emakumearen Egunaren harira ‘Sufragistas’ filma ikusgai izanen dute igandean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 09:00
'Sufragistas' filmaren kartela.

Kultur Etxean 17:30ean hasiko den emanaldiaren ondotik poteoa eginen dute

Etxalarko talde feministak antolatuta, hainbat ekitaldi izanen dira martxo hasieran. Martxoaren 5ean, igandean, 17:30ean, Sufragistas filma ikusteko aukera izanen da Pello Apezetxea kultur etxean eta ondotik, poteoa eginen dute. 

Martxoaren 8an, asteazkenean, 19:00etan elkarretaratzea eginen dute eta segidan giza-kate girotua. Martxoaren 12an Bortzirietako mendi martxa feminista izanen da Arantzan,  09:00etan plazatik abiatuta eta bertan parte hartzeko deia ere egin du Etxalarko talde feministak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun