Bortzirietako EH Bilduren solasaldia eginen dute Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 8a, 13:00

Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramailea izanen da solasaldian. Irudia: Álvaro Minguito / Wikimedia.

Bortzirietako EH Bilduk solasaldia antolatu du ortziralean, martxoaren 10ean, 18:30ean Berako Kultur Etxeko erakusketa gelan. Beran izanen da Mertxe Aizpurua, alderdiaren bozeramailea Espainiako Kongresuan. 

Aurkezle batek gidatutako solasaldi irekia izanen da eta bertan, egoera politiko orokorraz, etorkizuneko erronkez, EH Bilduren jardunaz eta maiatzean abiatuko den ziklo elektoralaz arituko dira.

Gainera, Berako udal taldeak alkatetzarako hautagaia eta hautetsien zerrendaren aurkezpena eginen du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun