Igande honetan abiatuko da txapelketa Atarrabian eta apirilaren 2an izanen dute azken saioa Igantzin
Eskualdeko taldeei dagokienez, iaz bezala, Igantzik lau talde aurkeztu ditu –bi kimu mailako proba konbinatua eta bana haur eta kadete mailako proba konbinatuan–, baina Baztan aldetik talde guttiago izanen dira aurten: Basaburuak talde bana aurkeztu du kimu eta haur mailako proba konbinatuetan. Beraz, sokatirako lehian ez da eskualdeko talderik izanen.
Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera urtero antolatzen dituen Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek parte hartzen dute: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete malakoak (15-16 urte). Haur eta kadeteek sokatira eta proba konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa, txinga-eramatea, korrika eta arpana) izaten dute eta kimuek proba konbinatua bakarrik, arpanik gabe.