Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarra deitu du martxoaren 4an, larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean. Elkartearen egoitzan eginen dute bilkura, Alondegian (Beheko Plaza, 9 - 1.).
Eguneko gai zerrendari dagokionez, joan den urteko batzarraren akta eta, bidezko bada, onartu ondotik, 2022an egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea, 2023ko ekitaldiak eta aurrekontua, kuotak eguneratzea, informazioa eta askotariko gaiak eta zuzendaritza batzordea berritzea aztertuko dituzte, eskari-galderen txandari ekin aitzinetik.
Batzarra bukatutakoan aperitibo ttiki bat ere eskainiko dute.