Kantauri abesbatzak kontzertua emanen du martxoaren 4an Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 2a, 08:00
Urruñako Kantauri abesbatzak Isabel Lacar lesakarraren zuzendaritzapean kantatuko du.

Larunbatean 20:00etan hasiko du emanaldia Urruñako abesbatzak

Urruñako Kantauri abesbatzak kontzertua emanen du martxoaren 4an, larunbatean 20:00etan hasita Berako kultur etxean. Berako Abesbatzak antolatu du emanaldia Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzarekin. Sarrera doan izanen da.

Urruñako Kantauri abesbatza mistoa 2011ko amaieran sortu zen. Kantu korala gustuko zutenek elkartu eta abesbatza osatu zuten. Hasieratik Isabel Lacar lesakarrak zuzentzen du.

Kantaurik musika sakroa, profanoa eta herrikoia lantzen du bere errepertorioan, baita Josu Elberdin, Xabier Sarasola, Xabier Barriola, Javier Busto edo Eva Ugalde bezalako konpositoreen sorkuntza berriak ere.

Une honetan, 30 bat kantarik osatzen dute Kantauri, eta kantatzeko plazera eta gogoa kutsatzen diete bata bertzearen gibeletik datozen kide berriei.

EGITARAUA

Musika sakroa

Agur Mari. (Jose Mª Ugarte)
Panis Angelicus (Hilarión Eslava)
Salve Regina (Andueza). Ahots larriak.
Aita Gurea (Fco de Madina)
Lascia chio pianga (konpositorea: Georg Friedich Häendel/konponketa: Pierre Calmelet)

Herri musika

Maitasun kanta (Dante Andreo)
Izar ederrak (Josu Elberdin)
Zina (Miguel Matamoros)
Zure ondoan (Javier Busto)
Beti Maite (Raimundo Sarriegui)

Kantauri-rentzako konposatutako abestiak

Gauaren bestaldean (Xabier Barriola)
Kantauri (Josu Elberdin)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun