Unai Iparragirrek eta Alberto Fagoagak irabazi dute Euskal Herriko Mus Txapelketako saioa Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 1a, 20:00

Unai Iparragirre eta Alberto Fagoaga irabazleak eta Xatur Larralde eta Fermin Etxeberria txapeldunordeak.

Larunbat honetan Iruñean izanen den herrialdeko kanporaketan ariko da bikote txapelduna

XIII. Euskal Herriko Mus Txapeketa aitzinera doa eta joan den otsailaren 25ean Arantzako saioa egin zuten Ekaitza elkartean. Zortzi bikotek hartu zuten parte eta Alberto Fagoaga eta Unai Iparragirrek osaturiko bikoteak irabazi zuen. Bildotsa eta botila xanpain bana eraman zituzten sari gisa. Txapeldunorde, Xatur Larralde eta Fermin Etxeberria izan ziren eta oilasko bana eta ardo botila bana izan zituzten sari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun