Lesakako Arrano elkartearen urteko batzarra eginen dute martxoaren 4an

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 1a, 15:00

Joan den urteko Arrano Egunean, 'Gazta pusken bidea' bisita gidatu umoretsua.

Larunbatean 16:30ean hasita hainbat gai landuko dituzte

Urtero bezala, Lesakako Arrano elkarteko bazkideak batzar orokorrera deitu dituzte martxoaren 4an, larunbatean 16:30ean hasita. Hainbat gai landuko dituzte bertan.

Hasteko, joan den urteko akta irakurri eta onartu ondotik, 2022ko balantze ekonomikoa eta aurtengo aurrekontua aztertuko dituzte. Ganbarako erabiltzaileen balantzea, kultur arloan iaz antolatutako ekitaldiak eta 2023rako asmoak, Arrano Eguna, egindako eta egin beharreko lanak, txokoaren erabilpena eta garbitasun proposamena eta zuzendaritza berriaren izendapena landuko dituzte, bertze gai batzuekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun