Etxean pizza erraz egiteko ikastaroa antolatu du Igantziko Biltokik

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 1a, 08:00

Etxean pizza egiten erraz ikasteko ikastaroa prestatu dute Biltokin.

Martxoaren 3an edo 4an emanen dute, izena ematen duen jende kopuruaren arabera

Pizza erraza etxean tailerra eginen dute Igantziko Biltoki elkartean martxoaren 3an edo 4an, ortziralean edo larunbatean. Izena ematen duen jende kopuruaren arabera erabakiko da.

Izena Biltokin bertan edota telefono honetara deituz eman beharko da: 679 87 34 92. Tailerraren prezioa 28 eurokoa izanen da Biltokiko bazkideentzat eta 32 eurokoa gainerakoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun