Aste honetan hamabortz urte beteko ditu Lesakako udal kiroldegiak eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi prestatzen ari dira. Honela, martxoaren 4an, larunbatean 16:30etik 19:30era puzgarriak eta jolasak izanen dituzte.
2008ko martxoaren 1ean ireki zituen ateak kiroldegiak eta 15 urte egiten dituen egun berean, martxoaren 1ean, ospakizun egun seinalatua dela baliatuz, matrikula dohainik eskainiko dute asteazkenean 09:30etik 21:30era, urteko bonuan aplikagarria izanen dena bakarrik. Promozio honetako egun bakarra izanen da martxoaren 1a.