Berako bestak antolatzeko bilera eginen dute bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 27a, 09:00

Berako San Esteban bestak abuztuan ospatzen badira ere, antolatzaileak prestaketekin hasi dira dagoeneko, eta herritarren hitza aditzeko helburuarekin, bilera parte-hartzailea egitea erabaki dute. Bihar izanen da bilera, otsailaren 28a, 18:00etan Beralandetan. 

Antolatzaileek bileran parte hartzera animatu dituzte beratarrak, herriko bestak herritar guztien artean egin ahal izateko eta beratar guztien iritziak biltzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun