Bilera horietan auzo mailako birgaitze energetikorako laguntzen berri emanen dute. Bi etxebizitza-eremu horiek arau termikoak ezarri aurretik eraikitako eraikinez osatuta daude. Oro har,existitzen diren etxebizitzak energia fosilaren kontsumoaren ia % 20aren eta Nafarroan kontsumitutako energiaren %25aren erantzuleak dira; eta, duten antzinatasunagatik, birgaitze sakoneko jarduketak behar izan ditzakete. Gainera, irisgarritasun-arazoak, egokitzapen funtzionalik eza eta bizigarritasun-arazoak izan ditzakete.
Nasuvinsakk, birgaitze energetikorako egungo laguntzen berri emanen du, eta aholkularitza zerbitzua eskainiko dute bizilagunen interesen arabera.
Agerra eta Kanttonberri auzoetako bizilagunentzako bilerak dira antolatu dituztenak, baina dagoeneko Hegoalde karrikako hainbat bizilagunek egin dute proiektua.
Agerra auzoaren kasuan, ingurunearen berroneratzeak 140 etxebizitzari eragin diezaieke, 18 ataritan banatuta. Bilerara Bidasoa 45 eta 47, Urruña Plaza 1etik 3ra, Azkaine karrika 1etik 12ra, Ziburu karrika 1 eta 2, eta Sara karrika 2 eta 4 kaleetako bizilagunak gonbidatu dituzte Etxebizitza horiek denak. 1971 eta 1975 arteko eraikinak dira.
Kanttonberrin 96 etxebizitza dira, 12 ataritan banatuta, 8 etxebizitzakoak eta 1967tik 1972ra bitartean eraikiak.