Laster irekiko du Lesakako udalak Eltzeta karrikan egiten ari den pumptracka, trail bizikletek eta patineteek abiadura hartzeko pista, alegia. Halere, oraindik azken lanak egiten ari dira, tartean asfaltatze lanak. Lesakako Udalak jakinarazi duenez, «Pumptrackaren funtzionamendu egokirako garrantzitsua da lan hauek ongi egitea eta ez bada errespetatzen, hondatzeko arriskua dago». Gainera, belarra eta zuhaitzak landatzen hasiko dira eta garrantzitsua da ez zanpatzea. Horregatik, «faborez pista oraindik ez erabiltzea» eskatu du udalak.