Arantzako Ekaitza elkarteak eta Gazte Asanbladak Errenteriko Egiluxe sagardotegira irteeta antolatu dute aurten ere. Martxoaren 25ean izanen da ateraldia, eta lehenik herrian elkartuko dira 12:30ean poteorako. 13:30ean autobusa Arantzako aparkalekutik abiatuko da eta 14:00etan izanen da bazkaria. 03:00etan izanen dute bueltatzeko autobusa, leku berera.
Txartelak bihartik aitzin erosten ahalko dira Pabloenean 50 eurotan, eta autobusa eta bazkaria barne hartuko dituzte.