Euskal Herriko Mus Txapelketa larunbat honetan jokatuko dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 23a, 08:00

Ekaitza elkartean jokatuko dute larunbat arratsaldean Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa. Bikote irabazleak martxoaren 11n Iruñean jokatuko den Nafarroako txapelketan parte hartzeko eskubidea izanen du.

Larunbat honetan, otsailaren 25ean, Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute Arantzako Ekaitza Elkartean, 18:00etan. Irabazleak martxoaren 11n Iruñean jokatu den herrialde mailako kanporaketara sailkatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun