Arkupeak elkarteko mendi taldeak hilabeteroko mendi itzulia egin zuen otsailaren 21ean, asteartean, Bera inguruan. 56 mendizale elkartu ziren eta Zalainetik abiatuta, Postas eta Ibardinera igo ondotik, berriz ere Berara jautsi eta Herriko Etxeko Plazatik Zalainera joan ziren, Zalain jatetxean bazkaltzera. Eguraldi bikainarekin eta giro ederrean egin zuten txangoa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.