Inauteri giroa bertatik bertara bizitu dute aurten Berako San Jose zahar etxeko egoiliarrek. Izan ere, pasa den asteazkenean Musika Eskolako ikasleen bisita izan zuten zahar etxean eta, ortzegun gizen egunean, Elkarrizan elkarteko boluntarioek lagunduta, itzulia egin zuten Berako karriketan barrena. Eta astea borobiltzeko, kaldereroen konpartsa joan zitzaien bisitan larunbatean. Eurekin hainbertze oroitzeagatik, eskerrak eman nahi dizkiete egun hauetan lagun egin dieten guzti guztiei.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.